Adi: NAHITAEZKOA eta EZINBESTEKOA, adierazi izena emateko IFZ edo AIZ zenbakia (istripuen aseguru indibiduala izapidetzeko ezinbesteko baldintza), atleta federatuak zein popularrak izan. Horregatik, dortsala pertsonala eta besterenezina da.
Istripuren bat gertatuz gero, aseguru-etxeak ez ditu bere gain hartuko istripua izan duenaren eta inskribatutako atletaren datuak bat ez datozen erreklamazioak. Behar bezala inskribatu gabe korrika egiten duen pertsona orok bere erantzukizunpean egingo du.
Emandako datuak faltsuak badira, erakundeari ahalmena ematen zaio inskribatuta dagoena deskalifikatzeko.
IZENA EMATEKO EPEAK
2026ko urtarrilaren 28tik apirilaren 15era arte, biak barne, internet bidez; (data hori murriztu egin daiteke, inskribatutako gehieneko kopurura iritsiz gero).
Apirilaren 18an, larunbata, eta 19an, igandea, EZ da inskripziorik egingo.
IZENA EMATEKO LEKUAK
* Izen-emateak INTERNET bidez (urtarrilaren 28tik apirilaren 15era) : INSKRIPZIOAK-WEB (txartel bidezko ordainketa)
* Gaikar Kirolak (apirilaren 16ean eta 17n bakarrik), merkataritza-ordutegia, aurrez aurreko izen-emateak (eskudirutan), dortsalak badaude bakarrik.
Titulartasun-aldaketei adierazitako helbide elektronikoan erantzungo zaie, apirilaren 1etik 10era bitartean.
EZ DA ONARTUKO INSKRIPZIOAREN DEUSEZTAPENIK
INSKRIPZIOAREN ZENBATEKOA
* Prezioa: 27 euro
Prezioak barne hartzen ditu istripu-asegurua, dortsala txiparekin, oroitzapenezko kamiseta, 3 hornidura, Gasteizera itzultzeko autobusa eta probako argazkiak doan deskargatzea.